AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaiak mobilizazioak egingo ditu gaur eta bihar hainbat hiriburu eta herritan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira

Besteak beste, Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean deitu du mobilizatzera Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak. 'Emakume langileon interesen defentsan, lege burgesa borrokatu' izango dute aldarri Martxoaren 8ari lotuta. "Zapalkuntza mantentzen duen lege burgesaren zein haren borondatea adierazten duten agenteen aurkako borroken" garrantzia nabarmendu dute Itaiako kideek, eta berretsi egin dute "emakume langileon arteko elkartasuna eraikitzeko, geure bizi- eta lan-baldintzak hobetzeko, eta horretarako gaitasun politikoak garatu eta horiek antolakuntza komunistaren baitan txertatzeko" lanean jarraitzeko konpromisoa.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izango da bihar. Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak mobilizazioak antolatu ditu gaurko nahiz biharko, Emakume langileon interesen defentsan, lege burgesa borrokatu lelo hartuta. Manifestazioa egingo dute gaur Baionan (Lapurdi) 16:00etan polizia-etxetik hasita; bihar, aldiz, Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Iruñean (Nafarroa) eta hainbat herritan izango dira mobilizazioak.

Martxoaren 8aren harira, Itaiak azpimarratu du urgentziazkoa dela "emakume langileon interesak oinarri hartuko dituen proposamenak garatzea", ohartarazi baitu "emakume proletarizatuenen egoerak" ez duela "hobekuntzarik lortu kapitalismoaren garapenean". "Haien bizitza oraindik lan-harreman penagarriek eta familiako lan-kargak definitzeaz gain, krisiaren ondorio den bizi-baldintzen kaskartzea ere gehitu behar zaio", azpimarratu dute.

Horri lotuta, "klase jabetzadunaren interes ekonomikoak bermatzeko sektore soil batzuen onurak bultzatzen dituzten proposamenak alboratzea" eta "unibertsaltasunaren printzipioa oinarri izango duen proposamena garatzea" dagokiela aldarrikatu dute Itaiako kideek.

Lege burgesa jo-puntuan

Ezinbestekotzat jo dute, bestalde, "emakume langileak subjektu iraultzailearen oinarrizko parte gisara aktibo militante bilakatzea", eta beraz, "zapalkuntza mantentzen duen lege burgesaren zein haren borondatea adierazten duten agenteen aurkako borrokak" berebiziko garrantzia duela adierazi dute. Era berean, "emakume langileon arteko elkartasuna eraikitzeko, geure bizi- eta lan-baldintzak hobetzeko, eta horretarako gaitasun politikoak garatu eta horiek antolakuntza komunistaren baitan txertatzeko" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek greba egingo dute martxoan
Otsailean hasitako lanuzteei eta mobilizazioei jarraipena emateko asmoz, beharginek grebara joko dute martxoaren 15etik 18ra. Soldatetako genero-arrakala salatu eta lan-baldintzetan hobekuntzak aldarrikatuko dituzte berriz.