AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaiak protesta batera deitu du Irunen gaurko, azken sexu-erasoa salatzeko

Aurreko asteburuan sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Irunen, eta, Itaiak deituta, protesta bat egingo dute gaur iluntzean.

Irungo (Gipuzkoa) San Miguel auzoan sexu-eraso bat egin zioten emakume bati aurreko larunbatean. Berriki atera da argitara erasoa, eta, horren aurrean, protestara deitu du Bidasoko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean.

Gaur izango da elkarretaratzea Irungo San Juan plazan, 19:00etan hasita. Itaiako kideek berriz azpimarratu dute indarkeria matxista orori aurre egiteko beharra.

Martxoaren 3aren harira, ekimen ugari antolatu dituzte Araban datozen egunetarako
Gasteizen, Amurrion nahiz Biasterin izango dira Gasteizko sarraskiaren urteurrenari lotutako ekimenak, GKSk eta Gasteizko Kontseilu Sozialistak antolatuta. Aurten 'Atzoko eta gaurko borrokaz, burgesiaren ofentsiba gelditu!' hartu dute aldarri modura.