AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iturraman, hiru kanporatze eta hamazazpi parte ezarri dizkiete IAko kideei hiru hilabetetan

Lan politikoa egiteagatik jasaten ari diren errepresioa salatu dute berriz Iruñerriko Iturrama ikastetxeko ikasleek. "Zuzendaritzak eta sistemak berak errepresioa bizikidetzaren izenean" gauzatzen dutela seinalatu dute, eta "ikasleon antolakuntza zapaltzea eta ikasleon jarrera sumisoa betikotzea" dela horren helburua.

Azken hilabeteetan hainbatetan egin bezala, jardun politikoa izateagatik pairatzen ari diren errepresio etengabea salatu dute Iturramako (Iruñerria, Nafarroa) Ikasle Abertzaleakeko militanteek. Atzo jakinarazi zutenez, hiru hilabetetan, hiru kanporatze eta hamazazpi parte ezarri dizkie Iturramako zuzendaritzak, "eta ez dirudi errepresioa eteteko asmorik daukanik", ikasleen esanetan.

Iazko azaroan, elkarrizketa-mahai bat ireki zuten IAko kideek, zuzendaritzari hainbat eskaera egiteko. "Bai militante politikoek bai ikasleria osoak modu orokortuan egunero sufritu behar dugun errepresioa gelditzeko" bidean zenbait baldintza lortzea zen haien asmoa. IAk zuzendaritzari egindako exijentzien artean zeuden, besteak beste, "klase-pasak egiteko eskubidea eta ikasturte guztietan antolatzeko eskubidea" izatea, "ikasleriaren komunera joateko eskubidea" bermatuta egotea, nahiz ikasleak klasera berandu iristean martxan jartzen diren kontrol-zerrendak deuseztatzea.

"Horien guztien erantzuna ezetza izan zen, bizikidetzaren bermea sustatzeko ezarritako neurriak zirela argudiatuz. Baina badakigu horiek guztiak ez direla bizikidetza bermatzeko ezartzen", jakinarazi du IAk. "Zuzendaritzak eta sistemak berak errepresioa bizikidetzaren izenean" gauzatzen dutela ohartarazi dute, eta helburu argi bat daukatela errepresio-neurriek: ikasleen "antolakuntza zapaltzea eta ikasleon jarrera sumisoa betikotzea".

Gaurkoan, berriz ere, Iturramako IAko kideok bertan bildu gara jada hiru hilabetetan ezarri dizkiguten 17 parte eta 3 kanporaketak salatzeko. pic.twitter.com/JCFkY9GJZc

— Iruñerriko Ikasle Abertzaleak (@IrunerrikoIA) January 12, 2023
Zigor Kodearen erreforma indarrean da Espainiako Estatuan
Hiru urtetik bost urtera arteko espetxe-zigorrak ezartzea onartu dute desordena publikoen delituen aurka. "Intimidazio delituagatik" ere espetxeratzeak egin ditzakete aurrerantzean, "bortizkeria deliturik" egon gabe. PSOE, Podemos, ERC, EH Bildu, EAJ eta Mes per Mallorcak onartu zuten neurri sorta Espainiako Kongresuan.