AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itxaso Zaldua preso politiko ohia atxilotu du Espainiako Poliziak

Madrilera eramango dute hernaniarra. Antza, haren aurkako auzi berri bat ireki du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Gaur, uztailak 21, Itxaso Zaldua preso politiko ohia atxilotu du Espainiako Poliziak. Madrilera eramango dute, eta Berria-ren arabera, ez dute inkomunikatuta. Oraindik ez dituzte atxiloketaren arrazoiak argitu, baina antza, hernaniarraren aurkako auzi berri bat zabaldu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean.

2005. urtean atzeman zuten Zaldua, Lannemezanen (Okzitania). 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAko kide izatea leporatuta, eta 12 urteren ostean, 2017. urtean irten zen espetxetik.

Birjabetzeen aurkako legeak indartzea eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako hainbat alderdik
PPk aurkeztutako eta PSE-EE eta EAJk babestutako proposamen batean, etxebizitza birjabetuen desalojorako prozedura legalak azkartzea eskatu diote Espainiako Gobernuari, baita "okupazio ilegala" gehiago zigortzea ere. Onartu ez den puntu batean, birjabetzea babesten duten eragileak zigortzeko proposamen bat ere jaso dute. Jabetza eredu burgesa babesteko bidean, azken urteetan Espainiako Gobernuak abiatutako erreforma prozesuan pauso bat gehiago ematea da, beraz, Bizkaiko Batzar Nagusietako hainbat alderdik galdegiten dutena.