AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itxaso Zaldua preso politiko ohia espetxeratu dute Auzitegi Nazionalaren aginduz

Manuel Gimenezen hilketaren harira, hernaniarraren aurkako auzi berri bat ireki du Auzitegi Nazionalak. 2005etik 2017ra ere preso izan zuten, Frantziako kartzeletan.

Gaur, uztailak 22, Itxaso Zaldua hernaniarra espetxean sartzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak. Atzo atxilotu zuen Espainiako Poliziak, lanera bidean zihoala, eta Madrilera eraman zuten zuzenean. Jakinarazi dutenez, haren aurkako auzi berri bat zabaldu du Auzitegi Nazionalak, Manuel Gimenez Aragoiko PPko presidente ohiaren hilketarekin lotuta. 2001. urtean izan zen.

Naiz-en arabera, uztailaren 7an "babestutako lekuko batek" egindako deklarazioa izan du oinarri Pedrazek.

Duela 15 urte atxilotu zuten Zaldua, 2005. urtean. ETAko kide izatea egotzita, 12 urtez izan zuten preso Frantziako Estatuko kartzeletan. 2017. urtean Espainiaratu zuten, eta aske geratu zen Madrilgo Barajas aireportura iristean.

Patxi Ruiz euskal preso politikoak borrokaldiaren inguruko balorazioa plazaratu du
Espetxean hasitako borrokak "Euskal Herrian izan duen eraginaren tamainaz" jabetuta, azken hilabeteotako gertakizunen inguruan bere ikuspuntua adierazi du Ruizek. Gose eta egarri grebari ekitea, irabazi ala galdu, "beharrezkoa" zela aldarrikatu du, bai eta bere "militante politiko" izaera berretsi ere. Kartzeletatik zein kaleetatik antolatu diren elkartasun keinuak, berriz, "txalogarriak" direla dio.