AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itxieraren aurka mobilizatzen jarraitzen dute BSHko langileek

Nafarroako Parlamentu aurrean egin dute elkarretaratze bat, itxieraren kontrako neurriak eskatzeko.

Atzo, Nafarroako Parlamentu aurrean elkarretaratu ziren Ezkirozko (Iruñerria, Nafarroa) BSH enpresako langileak. Izan ere, ohiko osoko bilkura bat izan zen atzo bertan, eta horrez gain, langile-batzordeko ordezkaritza bat bildu zen bertan Nafarroako presidente Maria Chiviterekin. Hori guztia probestuta, lantegiaren itxieraren aurkako neurriak exijitzeko mobilizatu zen plantilla. BSH ez itxi lelopean eraman zituzten euren aldarriak Nafarroako Parlamentu aitzinera, ia urte erdia igaro direnean enpresako zuzendaritzak azaldu zuenetik fabrika zarratu nahi duela.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, BSH enpresak bideokonferentzia bidezko bilera batera deitu ditu Nafarroako Gobernua eta Espainiako Industria Ministerioa. Datorren astelehenean izango da bilkura. Hurrengo egunean, asteartean, langile-batzordeko bi kide Bruselan elkartuko dira Europa mailako industria eta enplegu arloetako bi komisariorekin. Nafarroako Gobernuko zenbait odezkari ere bertan izango dira.

700 langilek jarduten dute Ezkirozko fabrikan, eta arriskuan daude gaur-gaurkoz; baita zeharkako 400 bat behargin ere. BSHko langile-batzordeak azpimarratu du "gakoak" izango direla datozen asteak, eta Bruselako bileran jarri dituzte begirada guztiak.

Iñigo Urkulluk eta Marian Elorzak ere sektore pribatura jauzi egitea baimendu du Jaurlaritzak
eAtlantic lobbya sortu du Urkullu lehendakari ohiak, eta hura zuzenduko du Elorzarekin batera. Besteak beste, elkarlanean arituko dira BBVA, Iberdrola, Kutxabank eta Petronorreko buruekin.