AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jaiegun gehiago polizia-agenteentzat, Irungo mugan pertsona migratzaileak atxilotzeagatik

Espainiako Poliziako Atzerritartasun eta Mugen Tokiko Brigadak atzo argitaratu zuen barne-oharra, baina atzera bota zuen sare sozialetan salatua izan ostean. Araudi berriaren bidez, gero eta pertsona migratzaile gehiago atxilotu, orduan eta jaiegun gehiago eskaintzen zitzaizkien poliziei.

"2023ko uztailaren 1etik aurrera, asteburuko atxilotu kopuruaren arabera, ondorengo konpentsazio-egunak emango dira:

Honela jasotzen zuen atzo, ekainaren 6an, Irungo (Gipuzkoa) Atzerritartasun eta Mugen Tokiko Brigadako buruak sinatutako barne-oharrak. Espainiako Poliziaren parte da brigada hori. Ikusten denez, asteburuan gero eta pertsona migratzaile gehiago atxilotu, polizia-agenteei orduan eta jaiegun gehiago ematea zen asmoa; alegia, migratzaileen atxiloketak saritu nahi zituen aipatutako brigadak.

Atzo bertan, aginduaren kontrako salaketa bat egin zuen Espainiako Poliziako Jupol sindikatuak, sare sozialen bidez. Kritikatu zuena, ordea, "intzidentzien zerbitzua behar bezala araututa" dagoela izan zen. Espainiako Poliziako EAEko Buruzagitza Nagusiak, hala, ordu batzuk beranduago indargabetu zuen Irungo brigadako buruak sinatutako oharra, baina ez dute zehaztu zeintzuk izan diren horretarako arrazoiak.

Irun da, Espainiako Estatu mailan, pertsona migratzaile gehien atxilotzen dituzten tokietako bat; ia-ia Madrilen edo Valentziaren pare, Jupolen datuen arabera.

Familia bat etxegabetu dute Hernanin
Gaurko zegoen ezarrita kaleratze bat Hernanin, eta, Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak deituta, jende ugari bertaratu da atarira, etxegabetzeari aurre egiteko. Ertzaintzak hainbatetan egin du protestan zeudenen kontra; zauritu ugari izan dira, baita atxilotu bat ere. Segizio judizialaren esanetan, Hernaniko Udalak ez du inolako bizitoki-alternatibarik eskaini etxegabetutako familiarentzat.