AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jaione Jauregi iheslari politikoa Espainiaratu dute

Atzo estraditatu zuten lezoarra Belgikatik, eta gaur deklaratuko du Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lau hamarkada baino gehiago egin ditu ihesean.

Belgikak joan den astean onartu zuen Jaione Jauregi iheslari politikoa Espainiaratzea, defentsak aurkeztutako helegitea baztertuta. Hala, ostegunean atxilotu eta, Ganteko (Flandes) kartzelan preso izan ostean, atzo arratsaldean estraditatu zuten lezoarra. Espainiako Poliziaren esku utzi zuten Madrilgo aireportuan, eta gaur da Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzekoa.

Jauregik 42 urte egin ditu ihesean: Ipar Euskal Herrian izan zen lehenengo, handik Mexikora joan behar izan zuen, eta azkenik, Belgikara mugitu behar izan zuen.

1981. urteko hilketa baten harira epaituko dute orain. Hain zuzen, Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hiltzea egozten diote. Auzitegi Nazionalak iragan otsailean artxibatu zuen Jauregiren aurkako beste auzi bat, preskribitutzat jo zuelako. 1981ean ekintza batean parte hartzea leporatzen zioten kausa horretan.

Trantsizioan dauden pertsona migratuen egoera salatu dute Irunen
Larunbat goizean, Irungo Harrera Sareak deituta, elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek Irungo San Juan Plazan (Gipuzkoa). Salatu zuten, besteak beste, "ihesean" ibili behar izaten dutela Gipuzkoa eta Lapurdi arteko bidea gurutzatzen duten pertsona migratuek, eta gutxieneko bermeak aldarrikatu zituzten haientzako.