AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jaione Jauregi iheslari politikoa Espainiaratzea onartu du Belgikak

Jauregiren abokatuek jarritako helegitea baztertu du Belgikako Kasazio Auzitegiak, eta beraz, onartu egin dute estradizioa. Berri agentzien arabera, bi hilabeteren buruan utziko dute Espainiaren esku.

Jaione Jauregiren defentsaren helegitea atzera bota, eta iheslari politikoa Espainiaratzea onartu du Belgikak. Kasazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, datozen bi hilabeteetan estraditatuko lukete Jauregi, Espainiako berri agentzien arabera. Ganteko Auzitegiak aurrez hartutako erabakia berretsi dute, beraz. 1981eko martxoan ETAk Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronelaren aurka egindako ekintzarekin lotzen dute Jauregi.

Espainiaren estradizio eskariak hainbat aldiz ukatu ditu Belgikak -azkenengoz, 2015ean-, iheslari politikoaren giza eskubideak urra zitezkeelakoan. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, ordea, ez zuen irizpide hori babestu, eta Espainiaratzearen alde egin zuen. Halaxe berretsi du orain Belgikako Kasazio Auzitegiak.

1979an egin behar izan zuen ihes Jauregik. 2013an eta 2016an jasan zituen azken atxiloketak, Belgikan.

Barakaldon eta Sestaon ere langileak kaleratzeko asmoa agertu du ITP Aerok
PCB filialetan lanpostuak suntsitzeko erregulazio espedientea aurkeztu du zuzendaritzak. Zamudion 121 langile kaleratu zituzten aurrez.