AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jangeletako langileen %60ek hartu dute parte lehen greba egunean

Atzo izan zuten lehen greba eguna EAEko eskoletako jangeletako langileek, eta sindikatuek emandako datuen arabera, %60ek jo zuten grebara. Beste bi greba egun aurreikusi dituzte dagoeneko, urriaren 27rako eta 29rako.

Asteazkeneko lanuzteak %60eko erantzuna izan zuen EAEko ikastetxe publiko, pribatu eta itunpekoetan. Lehen greba eguna izan zen, lan-baldintzen hobekuntzaren eta enplegu zein segurtasun bermeen alde. EAEko hiru hiriburuetan egin zituzten mobilizazioak langileek, eta greban batuko dira urriaren 27an eta 29an ere.

Izan ere, osasun-krisiaren testuinguruan, segurtasun neurrien falta salatu dute langileek, eta ratioen txikitzeari lotuta, lan-kargaren areagotzea jarri dute jomugan.

Asteazken honetan bildu ziren langileen ordezkariak Hezkuntza Sailarekin, baina ez zuten adostasunik lortu. Mobilizatzen segituko dutela adierazi dute beharginek, borrokak emaitzak eman arte.

Etxarri Gaztetxearen desalojoa geratu dute gaurkoz, "babes antolatuari esker"
Huste agindua gaurko zegoen ezarrita, eta goizetik elkartu dira Gaztetxearen kanpoaldean hainbat lagun, babesa emateko. Justizia administrazioko letratua ez da Etxarrira bertaratu. Hala, "epaitegietatik jakinarazpena heldu arte", "Gaztetxean geratzea" lortu dutela adierazi dute asanbladako kideek, ohar bidez.