AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Jardun politikoaren aurkako eraso poliziala" salatu dute Gasteizko Gaztetxeko kideek

Astelehen gauean Gasteizko Gaztetxera sartu ziren hainbat udaltzain, eta jardun politikoa gauzatzen ari ziren 30 kide identifikatu nahiz espedientea ireki zieten. Gaur eginiko agerraldian, gaztetxeko kideek azaldu dute "jardun politikoaren aurkako jazarpena" izan zela, osasun neurrien aitzakiapean.

Astelehen gauean, 21:00ak aldera, Gasteizko (Araba) Gaztetxeko sarrera inguratu zuten udaltzainek, eta bortxaz sartu ziren barrura gero. Jarraian, barruan jardun politikoa gauzatzen ari ziren hainbat kide identifikatu zituzten, "gazteen lonja bat" dela eta, koronabirusa kutsatzeko arriskuagatik, biltzea debekatuta dagoela argudiatuta. Zehapen-espediente bat ireki zieten identifikaturiko gazteei, eta 600 eurorainoko isunak jaso ditzakete.

"Antolakuntza politikoaren jazarpena"

Gaur eguerdian egindako agerraldi batean, astelehenean jasandako "eraso poliziala" salatu dute gaztetxeko kideek. COVID-19aren agerpenaz geroztik, "higiene pertsonal eta logistikorako neurriak" hartuak dituztela eta "kutsatze posibleen aurkako protokolo bat" martxan dutela azaldu dute. Hala, nabarmendu dute "antolakuntza politiko ororen errepresio eta jazarpen zuzena" dagoela gertakarien atzean.

Gaineratu dutenez, "gazteon antolakuntza forma ororen infantilizazio eta kriminalizazioa" bilatzen dute halako kasuetan, eta horren adibide da gunea "gazte lonja" bezala izendatu izana. "Egungo testuinguruan, langileriaren bizi-baldintzak okerragotzen eta miseria gorria zabaltzen ari den honetan", jazarpenari aurre egiteko "askatasun politikoen defentsak" duen garrantzia azpimarratu dute.

EHUko medikuntzako ikasleak praktiketako baldintzez kexu dira
Donostiako Medikuntza Asanbladako kideek "informazio fluxu eza" eta "balio falta" salatu dituzte euren praktikaldietan. Horien kalitatea "ausaz esleitzen zaien tutorearen esku uztea" egozten diote EHUri.