Lizarraldeko GKSk aurrera jarraitzen du jardun politikoarekin. Aste
hauetan "burgesiaren diktadura zuzena salatu eta antolakuntza
komunistaren beharra mahaigaineratu" dute eskualdean hainbat komunikazio-dinamikaren bidez, eta elkarretaratzea ere egin zuten Lizarran (Nafarroa) urriaren 31n, "askatasun zibil eta politikoen defentsan". Orain, jardunaldi politikoak prestatu dituzte eskualdean, "formakuntza politikoa sustatzeko helburuarekin".