AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jarraitu Gazte Topagune Sozialista, GEDAR LANGILE KAZETAn

Bihar arratsaldean hasiko da Gazte Topagune Sozialista, Atarrabian eta Burlatan. Jarraipen berezia egingo dio GEDAR LANGILE KAZETAk: zuzeneko jarraipena sare sozialen bidez, kronikak, argazki galeriak, hitzaldien laburpenak, elkarrizketak...

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleakek (IA) hilaren 3an egin zuten agerraldi bat Burlatan (Nafarroa), eta jakinarazi zuten, EH Bildu-Sorturen debekuen gainetik, aurrera egingo dutela Gazte Topagune Sozialistarekin. Egitaraua moldatu behar izan duten arren, ostiralean eta larunbatean izango da Topagunea Burlatan eta Atarrabian (Nafarroa).

Beste urte batez hitzaldi politikoak izango dira nagusi, eta aldarriak kalera ateratzeko unea ere izango da Topagunea. Bihar iluntzean, Topagune Sozialistari jarritako debeku politikoa eta, orokorrean, "gazte langileon aurkako jazarpena" salatuko dituzte manifestazio baten bidez, Burlatako plazatik hasita. Bihar eguerdian, berriz, Gazteria langilea Estatu Sozialista eraikitzen! lelopean egingo dute mobilizazio bat.

Topaguneari jarraipen berezia egingo dio GEDAR LANGILE KAZETAk, aurreko edizioetan bezala. Zuzeneko jarraipena eskainiko du sare sozialen bidez (@GedarLangileKZ Twitterren eta @gedar.eus Instagramen), kronikak eta argazki galeriak argitaratuko ditu gedar.eus web-orrian, hitzaldien laburpenak jasoko ditu bideo bidez, elkarrizketa laburrak egingo ditu, eta abar.

Gaza argirik eta urik gabe utzi ditu Israelgo Estatu hiltzaileak
Gazako Zerrenda sarraskitzen eta bonbardatzen jarraitzen dute sionistek: azken datuen arabera, gutxienez 1.200 dira hildakoak. Israelen blokeoaren eraginez, une honetan ez dago urik ez eta argindarrik Gazan, eta kezka berezia sortzen du horrek ospitaleetan izango duen eraginak. 300.000 soldadu mobilizatu ditu Israelek.