AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jaurlaritzaren Bilboko egoitza nagusian protesta egin zuen atzo Uribe Kostako Khalasek

Egoitzara sartu ziren hainbat pertsona, gobernuak "Palestinaren okupazioan eta Gazako sarraskian duen konplizitatea" salatzeko. Ertzaintzak arrastaka atera zituen protestan ari zirenak, eta identifikatu egin zituen.

Atzo arratsaldean eman zuen protesta-ekintzaren berri Uribe Kostako Khalas elkartasun taldeak. Eusko Jaurlaritzak Bilboko (Bizkaia) Kale Nagusian duen egoitzara sartu ziren zenbait lagun, EAEko gobernuak "Palestinaren okupazioan eta Gazako sarraskian duen konplizitatea" salatzeko.

Khalasek atzo bertan azaldu zuen beharrezkotzat jotzen duela sionisten "laguntzaile" diren "herri-erakunde eta enpresak seinalatzea", "konplizitate horien amaiera" exijitzeko. Atzokoan, zehazki, Jaurlaritzari exijitu zioten bertan behera utz ditzala estatu sionistarekin dituen loturak.

Protestari ekin eta segituan bertaratu zen Ertzaintza. 10 minutu ingurura, Khalaseko kideak arrastaka atera zituzten poliziek, eta guztiak identifikatu zituzten. "Palestinaren deskolonizazioa lortu arte, konplizitateak salatzen jarraituko dugu", esan zuen elkartasun taldeak.

Ukrainako gerra elikatzeko laguntza militarra, nonahi Mendebaldean
Datozen lau urteetan, gutxienez 50.000 milioi euro bideratuko ditu Europar Batasunak Ukrainako gerrara. Alemaniak 8.000 milioi euro gastatuko ditu, eta AEBek 60.000 milioi dolarreko diru-partida bat onartu dute Senatuan.