AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jazarpen poliziala salatzeko protestara jo dute Villabonan, GKSk deituta

Larunbat gauean hainbat gazte jazarri zituzten polizia-indarrek, eta pertsona bat atxilotu zuten. Tolosaldeko GKSk protestara deitu zuen, eta atzo arratsaldean izan zen elkarretaratzea, 'Jazarpen poliziala gelditu! Askatasun unibertsalak defendatu!' lelopean.

Iragan larunbat gauean ere kalean zeuden hainbat gazteren aurka jo zuten polizia-indarrek Aiztondo bailaran. Hain justu, goizaldeko 05:00ak aldera, Villabonako (Gipuzkoa) Errebote plazan zeuden zenbait gazte jazarri zituzten; besteak beste, gazte bat atxilotu zuten bozgorailu batean musika jartzeagatik. Gaua polizia-etxeko kalabozoan igaro behar izan zuen.

Gertatutakoa salatu eta protestara deitu zuen, hala, Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak. Atzo arratsaldean egin zuten elkarretaratzea Errebote plazan bertan, eta Jazarpen poliziala gelditu! Askatasun unibertsalak defendatu! zioen pankartaren atzean elkartu ziren protesta egiteko.

Ertzaintza sartu da berriz Ibaetako campusera, eta ikasle bat identifikatu du
Hainbat ikasle propaganda politikoa egiten ari zirela sartu dira campusera ertzainak. Pertsona bat identifikatu dute, eta esan diote EHUk erabakiko duela "berekin zer egin". Errepresio politikoa salatzeko manifestazio bat egingo dute hurrengo ostegunean IAk eta UIBk.