AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Jazarpenari bidea itxi!' dinamika sortu dute hainbat eragilek Bilbon

GKSk martxoan aurkeztutako salaketa kanpainarekin bat eginez, 'Jazarpenari bidea itxi' dinamika abiatu dute Bilboko zenbait eragilek. "Gutxienez osasun-krisiaren aurrean harturiko neurriek irauten duten bitartean" izango da martxan, eta helburua da "polizia jazarpena salatzea eta haren aurrean babesteko tresnak antolatzea".

"Covid-19 birusaren desenkusan goi-burgesiak langileriaren kontrako ofentsiba politikoa azkartu eta gogortu" duen honetan, "ardura politikoz jokatzea" beharrezkotzat jo dute Bilboko (Bizkaia) hainbat eragilek. Ardura politikoz jardutea, hain zuzen, "burgesiak eta haren klase kolaboratzaileek ezkutatu nahi diguten osasun-krisiaren egiazko izaera agerian uztea eta gaurdanik sektore kolpatuenen babesa antolatzen hastea" dela azaldu dute.

Norabide horretan, Bizkaiko hiriburuan elkarlanari ekin eta Jazarpenari bidea itxi! dinamika jarri dute martxan Gazte Koordinadora Sozialistak, Boltxek, Bilbiko Gazte Asanbladak, Bultza Herri Ekimenak, Bilboko Ikasle Abertzaleakek, Bilboko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Etxarri Gaztetxeak.

Dinamikaren helburu orokorra "polizia jazarpena salatzea eta haren aurrean babesteko tresnak antolatzea" izango da, eta honako funtzioei ere erantzungo diete: "egoeraren salaketa egitea; (...) jazarpen kasu zehatzen aurrean aholkularitza juridikoa eta babesa eskaintzea; eta langile antolakuntzarako ezinbestekoak diren askatasun politikoak lortzera bidean ekarpena egitea".

"Alarma-egoera izendatu duten salbuespen egoerak gizartearen gaineko dominazio eta kontrola areagotu du, kolore guztietako polizia indarren eta militarren bidez burgesiak espazioaren eta mugimenduen gaineko aginte gaitasuna handituz", adierazi dute dinamikaren sortzaileek. Oraingoz, harremanetan jartzeko honako bideak daude erabilgarri:
632 506 041 telefono zenbakia, eta jazarpenari.ez@gmail.com e-mail helbidea.

Gazte bat lurrera bota eta atxilo eraman du Espainiako Poliziak Iruñean
Espainiako Poliziak Jarauta kalean bizikletan zihoan gazte bat bota du lurrera, eta gero, atxilotu egin du. Jazotakoa ikusi duten bizilagunek protesta egin dute balkoietatik, eta "Viva España" oihu artean erantzun dute poliziek.