AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Jazartuon Babes Kutxa' sortu du Buruntzaldeko GKSk

"Osasun-krisiaren aitzakiapean" jazarpen kasuek gora egin ostean sortu dute Jazartuon Babes Kutxa, eta "gazte langileen defentsarako" baliabideak eskaintzea izango du helburu.

Osasun-krisiaren aurrean biztanleriari "baliabideak" eskaini beharrean, Estatuak "aterabide polizialaren" aldeko hautua egin duela adierazi du Buruntzaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak. Jazartuon Babes Kutxa sortzeaz gain, azken urtean izan diren etengabeko "jazarpen eta kriminalizazio" kasuak direla-eta, esperientzia horiek izan dituzten pertsonen testigantzak bilduko dituzte aurrerantzean.

Horretarako, sare sozialen bidez mezu bat bidaltzea edo sortu duten galdetegi bat betetzea eskatu dute GKSko kideek. Honakoak dira sare sozialetako kontuak:

Lasa eta Zabalari lurrean zuloak eginarazi eta "buruan bi tiro" eman zizkieten, Perotek eta Gomez Nietok aitortu zutenez
Guardia Zibilak Zabaltza torturapean erail zuela baieztatzen duen audio-grabazioaren bertsio luzeago bat argitaratu zuen atzo 'Berria'-k. Elkarrizketa berdinean, Lasa eta Zabalaren inguruan ere hitz egin zuten Perotek eta Gomez Nietok; Gomez Nietoren hitzetan, "buruan bi tiro" emanda hil zituzten bi militanteak, "kaputxarik gabe", eta haiek lurperatzeko erabiliko zituzten zuloak eginarazi ostean.