AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Joan den asteburuan gutxienez lau emakumeri egin diete eraso Gasteizen

22, 45 eta 34 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte asteburuan haien bikotekideei erasotzeagatik, eta 28 urteko beste bat, emakume batenganako urruntze-agindua hausteagatik.

Aurreko asteburuan lau gizonezko atxilotu zituzten Gasteizen (Araba) indarkeria matxistari lotuta: haien bikotekideei eraso egin zieten hiruk, eta emakume batenganako urruntze-agindua urratu zuen beste batek.

Ostiralean izan zen lehen atxiloketa Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Bikote baten eztabaidaren ostean, emakumeari eraso zion gizonezkoak. Udaltzaingoa bertaratu zen eta erasoaren markak ikusi zizkioten emakumezkoari.

Bigarren erasoa, berriz, Voluntaria Entrega kalean iragan zen, gizonezko batek bere bikotekide ohia hitzez zein fisikoki erasotzean. Atxilo eraman zuten erasotzailea udaltzainek, eta igandean geratu zen epailearen esku.

34 urteko gizon bat ere atxilotu zuten igandean, Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean, bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Egun berdinean, 28 urteko beste gizonezko bat atxiki zuten Sansomendi auzoan, emakume batengana hurbiltzeko ezarri zioten legezko debekua hausteagatik. Emakumeak eskatu zuen laguntza, erasotzailea etxeko atarian entzun zuenean.

Epaileak aske utzi du Donostian hiru adingaberi sexu-abusuak egiteagatik atxilotu duten gizona
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du hiru adingabeko neskari sexu-abusuak egiteagatik, baina epaileak aske utzi du.