AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jon Mirena San Pedro preso politikoa aske gera dadila exijitu dute berriz

Deustuarrak 30 urte daramatza preso, eta azken lege-aldaketaren arabera, kalean behar luke jada. Berriz mobilizatu dira Deustun, bere askatasunaren alde.

Jon Mirena kalera. Amnistia osoa lelotzat hartuta, manifestazio bat izan zen aurreko ostiral arratsaldean Deustun (Bilbo, Bizkaia). Hala, berriz exijitu zuten Jon Mirena San Pedro preso politiko deustuarra aske utz dezatela, eta amnistia osoa aldarrikatu zuten.

San Pedrok hiru hamarkada daramatza gatibu: bost urtez eduki zuten preso Frantziako Estatuan, eta Espainiaratua izan ostean, beste 25 urte bete ditu dagoeneko Espainiako Estatuko espetxeetan. Espainiako Estatuak iaz deuseztatu zuen orain arte indarrean izandako zigorren zenbaketa bikoitza, 7/2014 Lege Organikoa aldatuta; eta, horren arabera, deustuarrak kalean behar luke honezkero. Hala ere, Basaurin (Bizkaia) preso mantentzen dute.

Ekainaren 1ean, Basauriko presondegi aurrean elkarretaratu ziren 100 bat pertsona, Jonen Lagunak plataformak deituta. Orduan ere, San Pedroren askatasuna eta amnistia izan zituzten aldarri.

Gasteizen, Marbellan izandako azken erailketa matxista salatu dute
Gizonak ekainaren 7an erail zuen Pilar, Marbellako deskanpatu batean. Lehen Ariznabarran egiten zuen bizia, eta bertan egin dute bera oroitzeko eta indarkeria matxista salatzeko protesta bat.