AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jon Rubenach euskal preso politikoa Soto del Real kartzelatik Leonera mugitu dute

Soto del Realetik Mansillako kartzelara lekualdatu dute Jon Rubenach euskal preso politiko iruindarra.

2003an atxilotu zuten Rubenach, Frantziako Lons udalerrian. 15 urte egin zituen preso Frantziako estatuan, eta jarraian, Espainiako estatuan sartu zuten preso. Etxeratek jakinarazi duenez, atzo Madrilgo Soto del Real espetxetik Leongo Mansillako kartzelara mugitu zuten.

Lehen greba eguna burutu dute Bizkaiko metalgintzako beharginek
Atzo, asteazkena, Bizkaiko metalgintzako beharginak grebara deitu zituzten sindikatuek, sektoreko hitzarmena berritzea xede. Bost eguneko greba deialdia egin dute guztira, eta gaurkoa izan da lehen eguna. Sindikatuen hitzetan, lanuztera deitu dituzten 250 enpresetako 50.000 langileetatik, %70 eta %80 artean mobilizatu dira.