AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Joseba Sarrionandia iheslari politiko ohia Euskal Herrira itzuli da ia lau hamarkadaren ostean

Iurretarrak 1985ean egin zuen ihes Martuteneko espetxetik, eta 36 urtez egon da erbestean.

Euskal Herrian da Joseba Sarrionandia iheslari politiko ohia. 1980an atxilotu zuten iurretarra, 22 urte zituela, haren militantzia politikoa zela eta. ETAko kidea zen, eta hainbatetan auzipetu eta gero, hemezortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, haren aurkako hiru kausarekin lotuta.

Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan gatibu zutela egin zuen ihes Sarrionandiak, IƱaki Pikabea preso politikoarekin batera. 2016ra arte ez zuen agerpen publikorik egin, eta urte horretan atera zen argitara Kuban zegoela.

Emakume bat bortxatu dute Zizurkilen
Joan den igandean gizonezko batek sexu-erasoa egin zion emakume bati Zizurkilen. Tolosaldeko Itaiak "eraso ororen aurrean gaitzespena" adierazi du, eta "babes osoa" helarazi dio erasotua izan den emakumeari.