AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Josu Urrutikoetxea berriz auzipetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Bi kasuren harira auzipetu dute bizkaitarra: 'herriko tabernen' auzia eta Herguetaren hilketa. Santiago Pedraz epailearen akusazioak ezeztatu ditu Urrutikoetxeak.

Josu Urrutikoetxearen aurkako bi euroagindu eta bi estradizio eskaera ditu igorrita Espainiako Estatuak. Luis Herguetaren hilketari lotutakoa da lehenengo estradizio eskaera eta, hain zuzen, auzi horregatik auzipetu duela jakinarazi dio gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak. Santiago Pedraz epaileak bideokonferentzia bidez eman dio horren berri Urrutikoetxeari.

Auzi horregatik ez ezik, herriko tabernen kausaren harira ere auzipetu dute Auzitegi Nazionalean. Parisko Dei Auzitegiak iazko irailean onartu zuen kausa horri lotutako euroagindua.

Akusazioak ezeztatu ditu Urrutikoetxeak

Epailearen galderei uko egin eta akusazioak gezurtatu ditu ugaotarrak. Herguetaren hilketari dagokionez, ekintza ETA (pm)-k aldarrikatu zuela azpimarratu du, eta bera ez zela inoiz talde horretako kide izan. Bestetik, herriko tabernen auziaren harira, akusazioek garaiko lan politikoaren "kriminalizazioa" dutela helburu azaldu du.

Lau egun bete dituzte greban Tubacexeko langileek
Tubacexeko zuzendaritzak aurreko astean jakinarazi zuen 150 langile kaleratu nahi dituela Laudioko eta Amurrioko lantegietan. Greba mugagabea eginez erantzun dute beharginek, eta gaur dute laugarren eguna.