AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Josu Urrutikoetxea Espainiaratzea onartu du Frantziako Dei Auzitegiak

'Berria' egunkariak argitaratu duenez, Frantziako Dei Auzitegiak Josu Urrutikoetxearen estradizioa onartu du. Orain, Frantziako Gobernuak hartu beharko du hura Espainiaratzearen inguruko azken erabakia.

Parisko Dei Auzitegiaren erabakiaren ostean, Frantziako Gobernuaren gain dago Josu Urrutikoetxearen estradizio eskaera baimentzeko edo atzera botatzeko azken erabakia. Defentsak bost eguneko epea du helegitea aurkezteko; Berria-k plazaratutako informazioaren arabera, abokatuak baieztatu egin du helegitea izango dela.

Urrutikoetxearen aurkako bi euroagindu daude mahai gainean, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatuta; baita bi estradizio eskaera ere, PSOEren Espainiako Gobernuak galdeginda. Bi euroaginduen zein bigarren estradizio eskaeraren inguruko informazio gehigarria eskatu dio Frantziako Dei Auzitegiko epaileak Espainiako Gobernuari.

Hala eta guztiz ere, oraindik ez dute Urrutikoetxea Espainiaratuko; Frantziako Estatuan bere aurka irekita dituzten kasuak ebatzi eta zigor posibleak bete arte, behintzat.

Frantziako Dei Auzitegiak 2019. urteko abenduaren 18an jakinarazi behar zuen Urrutikoetxearen gaineko estradizio agindua onartzen zuen edo ez, baina azkenean gaurko egunera arte, urtarrilak 8, atzeratu zuten ebazpenaren iragarpena.

Urtea hasi zenetik, gutxienez lau langile erail dituzte Euskal Herrian
Hilaren 4an zendu zen abenduan lan istripu batean zauritutako langile bat, eta egun berean, Bilboko Corte Ingles saltokian hil zen 27 urteko behargin bat. Bi egun lehenago, bi langile izan ziren erailak; Gasteizen bata, aldamio batetik amilduta, eta Jatsu Garazin bestea, nekazaritza lanetan ari zela lastozko fardel batek azpian hartu ostean.