Frantziako Kasazio Auzitegiak onetsi egin du Josu Urrutikoetxea Espainiaratzeko agindua, EFE agentziaren arabera. Espainiako Auzitegi Nazionalak, herriko tabernen auziaren harira, haren aurkako euroagindu eskaera egin zuen. Parisko Dei Auzitegiak, berriz, pasa den irailaren 30ean eman zion baiezkoa eskakizunari. Urrutikoetxearen abokatuek helegitea aurkeztu zuten arren, Frantziako Kasazio Auzitegiak ez ditu haien argudiaketak onartu.
Urrutikoetxea atxilotu zutenetik, hura Espainiaratzako lau eskaera egin ditu Madrilek: bi euroagindu eta beste bi estradizio eskaera. Iragan uztailean egindakoan, "gizateriaren kontrako krimenak" leporatu zizkioten, baina euroagindu eskakizun hori atzera bota zuen Parisko Dei Auzitegiak. Bi estradizioen inguruko erabakiak oraindik ebazteke ditu Frantziako botere judizialak.
Bi akusazio Frantzian