AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Jubilazioa atzeratzeko urrats gehiago egin nahi ditu Espainiako Gobernuak, funtzionarioen bidez

Funtzionarioek erretiroa 72 urterekin hartzea legeztatu nahi du PSOEk, erretiro-adina geroratzeko pausoen barruan.

Gero eta zalantza gutxiago dago: Espainiako Gobernuak, "historiako gobernurik progresistena" deitzen dutenak, jubilazioa are gehiago atzeratzea normaldu nahi du. PSOE buru duen gobernuak urte honen hasieran onartu zuen erreforma bat, erretiroa 72 urterekin hartzea sustatzeko, eta horretarako pausoak ematen jarraitzen du. Norabide horretan, zuzenean bere kontrolpean dauden langile publikoen baldintzak erabiliko ditu, jubilazioa atzeratzeko bidea prestatzeko: funtzionarioen artean, 72 urterekin jubilatzea bultzatuko du.

Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministro Oscar Lopezek gidatuta, PSOEk 37 emendakin aurkeztu dizkio Funtzio Publikorako Legeari, tartean, funtzionarioen erretiro-adina geroratu ahal izateko: gaur egun 70 urtean dago ezarrita behargin publikoek lanean jardun ahal izateko muga, baina hori 72 urtera atzeratu nahi du gobernuak, aukera hori legeztatuz.

Politika parlamentarioan ohikoa izaten den modura, neurri hori sorta zabalago baten barruan aplikatu nahi du PSOEren gobernuak. Izan ere, jubilazioa berandutzeko emendakinarekin batera, CCOO eta UGT sindikatuekin hartutako konpromiso bat sartu du: funtzionarioek jubilazio partziala izateko aukera berreskuratzea, batzuek pentsioa eta lanaldi partzial bat uztartzeko aukera izan dezaten eta, modu horretan, lehenago jubilatzen has daitezen. Sektore batzuetan legeztatuta dago aukera hori, baina PPren gobernuak 2012an debekatu zuen jubilazio partziala funtzionarioentzat.

300 bat haurri sexu-erasoak egin dizkien medikua epaitzen hasi dira Frantzian
Hainbat klinika pribatutan eta ospitale publikotan aritu da Joël Le Scouarnec, eta epaiketan aitortu du "ekintza gorrotagarriak" egin dituela. Aurrekariak ditu pederastiagatik.