AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kalean bizi diren hainbat pertsona jazartzen ari dira Getxon

Sahara hegoaldeko zenbait lagunek hainbat egun daramatzate Estrada Diliz inguruan bizitzen, eta haiek jazartzen ari da Getxoko Udala; besteak beste, kanpin-denda desmuntatu diete udaltzainek, eta lekutik kanporatu nahi dituzte.

Diario de Getxo-k azaldu duenez, Sahara hegoaldetik migratu duten zenbait lagun Getxoko (Bizkaia) Estrada Diliz inguruan ari dira bizitzen, kalean. Hedabide horren arabera, zona horretako txabola batean bizi izan dira lehenengo, eta kanpin-denda bat muntatu zuten gero, irail hasieran. Ordutik, hainbatetan jazarri ditu Getxoko Udalak.

Irailaren 5ean, Gizarte Zerbitzuetako zenbait ordezkari nahiz udaltzainak bertaratu ziren kanpalekura, eta tokia uzteko eskatu zieten han bizi diren pertsonei. Bi egun beranduago joan ziren berriz, eta ez Gizarte Zerbitzuetakoak eta udaltzainak soilik; Garbiketa Brigadako langileak ere bertaratu ziren. Berriz eskatu zieten pertsona migratzaileei handik joateko, baina haiek ezetz esan zutela ikusita, kanpin-denda desmuntatu eta haien jabetzakoak diren beste hainbat gauza kendu dizkiete.

Inguruan dagoen etxola batean hartu behar izan dute babes migratzaileek, eta jazarpenarekin jarraitzeko asmoa agertu du Getxoko Udalak: Diario de Getxo-ren esanetan, udalak esan du berriz eskatuko diela Estrada Dilizetik alde egiteko.

Aparteko lanorduen erdia ez da ordaintzen Espainiako Estatuan
Langileek aparteko 6,6 milioi lanordu egiten dituzte astero, eta ez dute inolako soldatarik jasotzen horien %49,3ren truke, gutxienez. Hala, hilabete bakarrean aparteko 13 milioi lanorduren prezioa aurreztu dute enpresariek urte honetako bigarren lauhilekoan. Emakume beharginen kasuan, aparteko lanorduen %55,67 baino gehiago egin dituzte erabat dohainik.