AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kalean da Joseba Erostegi, 22 urte eta erdiko espetxe zigorra bete ostean

Herrera de la Manchan amaitu du espetxealdia Joseba Erostegi preso politikoak. 1997. urtean eraman zuten atxilo, ETAk Jose Antonio Ortega Lara kartzelazaina atzeman eta Poliziak hura askatzeko abiatutako operazioan. Ordutik preso izan dute antzuolarra, eta azken urteetan "gaixotasun ugari garatu ditu" kartzelan.

Gaur, martxoak 15, Herrera de la Manchako (Ciudad Real) kartzelatik atera da Joseba Erostegi antzuolarra, 22 urte eta erdiko espetxe zigorra beteta. 1997. urtean eraman zuen atxilo Guardia Zibilak, ETA erakundeak Jose Antonio Ortega Lara kartzelazaina atzeman zuenean, hura askatzeko Poliziak martxan jarritako operazioaren barruan. Joxe Migel Gaztelu, Josu Uribetxebarria eta Xabier Ugarte ere atxilotu zituzten orduko hartan, eta laurak espetxeratu zituzten.

Ordutik gaur arte izan dute giltzapean Erostegi, eta lauretatik azkena izan da presondegia uzten. 2017. urtean utzi zuten aske Gaztelu bergararra, eta Ugarte oƱatiarrak 2019. urtean bukatu zuen espetxealdia. Uribetxeberriari dagokionean, 2012. urtean atera zen kartzelatik, baldintzapeko askatasunean, gaixotasun larri bat zela-eta. 2015. urtean zendu zen.

Naiz-en arabera, Erostegik ere "gaixotasun ugari garatu ditu" preso izan duten urteetan, batez ere, azken sei urteetan.

Hilaren 26ko greba deialdia bertan behera utzi behar izan du IAk, ikastetxeen eta unibertsitateen jardueraren etetea dela-eta
Itxita daude Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ikastetxeak eta unibertsitateak. Beraz, "greba behar den bezala egiteko inolako baldintzarik ez dagoela" ikusita, Ikasle Abertzaleakeko kideek bertan behera utzi dute martxoaren 26rako deitu zuten ikasle greba. "Gertakarien bilakaera arretaz jarraituko" dutela eta "datozen hilabeteetan deialdi berri bat egiteko" aukera aztertzen ari direla nabarmendu dute. Bestalde, babesa eta elkartasuna adierazi dizkiete hezkuntzako garbitzaileei, haien greba bertan behera uztera derrigortu baitituzte.