AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kalean da Oihane Bakedano preso politikoa

18 urteko espetxealdiaren ostean, hernaniarra atzo irten zen Soto del Realetik.

Oihane Bakedano preso politikoa aske geratu zen atzo, hilak 22. Madrilgo Soto del Realen egin du 18 urteko kartzelaldiaren azkeneko zatia, eta atzo goizean atera zen handik.

Guardia Zibilak 2002. urtean atxilotu zuen hernaniarra, Donostian (Gipuzkoa). Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, espetxeratu egin zuten ETAko kide izatea leporatuta.

Atxiloaldian torturak jasan zituenaren zantzuak izan ziren. Frantziako Estatuko epaitegiek Espainiako Estatuari galdetu zion ea Bakedanok tratu txarrak pairatu zituen.

Hego Euskal Herriko hegazkingintzako beharginek estatu mailako greba babestu dute
Espainiako Estatuko aeronautika sektore osoa greban da, eta Hego Euskal Herriko Aernnova zein ITP Aero enpresetako soldatapekoek borrokan bat egin dute. Kaleratzeak geldiaraztea eta lan-erregulazio txostenak deuseztatzea dute helburu.