AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaledonia Berrian gutxienez lau lagun erail dituzte Frantziako Estatuko indar armatuek

Aurrera doaz hautesle erroldaren erreforma zela-eta piztutako protestak. Frantziako Estatuko tropek berriki tirokatu dituzte manifestariak, helikopteroetan babestuta. Maiatzaren amaieran indargabetu zuen larrialdi-egoera gobernuak, baina etxeratze-agindua mantentzen du.

Kaledonia Berrian joan den apirilean ekin zieten protestei, hautesle-erroldari buruzko balizko erreforma bat iragarri baitzuen Frantziako Gobernuak. Aurrera jarraitzen dute mobilizazioek, eta bertan jarraitzen dute Frantziako Estatuko indar armatuek. Berriki atera dira argitara, gainera, militarren esku-hartze bortitza erakusten duten zenbait irudi.

Horietan ikus daiteke nola tirokatzen dituzten manifestari kaledoniarrak Frantziako tropek, helikopteroetan sartuta. Euren burua babesten saiatzen dira irudietan ageri diren pertsonak, besteak beste, aulki batzuk hartuta.

Hainbat iturriren arabera, sei dira Frantziako indarrek azken asteetan erail dituzten manifestariak. Beste iturri batzuek hildako lau manifestariren berri eman dute, baita sei polizia-agenteren heriotzen berri ere.

Larrialdi-egoera

Kaledoniarren protestak zirela-eta, maiatzaren erdialdean ezarri zuen larrialdi-egoera Frantziako Gobernuak: etxeratze-agindua, Frantziako Armadaren esku-hartzea, Tik Tok erabiltzeko debekua, eta abar. Larrialdi-egoera indargabetu zuen gobernuak maiatzaren 28an, baina zenbait salbuespen-neurri mantendu zituen; hala nola, 18:00etatik 06:00etara bitartean kalera irteteko debekua eta alkohola saltzeko debekua.

Protestak hasi zirenetik, milaka militar eta polizia (antza, 3.500 inguru) mobilizatu dituzte Kaledonia Berrira, eta 500 manifestari inguru atxilotu dituzte.

Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta
John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.