AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleko hainbat saltzaileren kontra oldartu da polizia Bilbon

Alde Zaharreko kaleetan zenbait material saltzen ari ziren pertsonak identifikatu eta jazarri ditu poliziak, eta materiala lapurtu die. Atxilotu egin dute saltzaileetako bat.

Poliziak Bilbon (Bizkaia) egindako sarekada baten berri eman zuten atzo. Alde Zaharreko kaleetan zenbait material saltzen ari ziren pertsonen kontra jo zuten ertzainek eta udaltzainek: identifikatu eta jazarri egin zituzten.

Bizkaiko SOS Arrazakeriak kolektiboak azaldu duenez, polizia "modu biolentoan aritu" zen euren kontra, bai eta jazarriak izaten ari ziren pertsonei babesa eman zieten bizilagunen kontra ere. Gainera, kalean saltzen ari ziren materiala lapurtu zieten polizia-agenteek erasotuei.

Hori gutxi balitz, saltzaileetako bat atxilo eraman zuten. Itxura denez, "autoritateari eraso egitea" leporatu zioten.

Hainbat emakume adingaberi eraso die gizon batek Gallartako barraka batean
Segurtasun sistema ziurtatzean, barrakako langile batek ukituak egin dizkie gutxienez hogei neskari.