AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleko saltzaileen aurka oldartu da Polizia Iruñean

Atxiloketa bat, zauritu bat, identifikazioak eta material lapurketa Karlos III etorbidean.

Atzo eguerdian, kaleko salmentan ari ziren pertsonen aurka oldartu ziren foruzainak eta udaltzainak Iruñean (Nafarroa). Nafarroako SOS Arrazakeriak salatu duenez, Karlos III etorbidean oldartu ziren polizia-indarrak: kaleko saltzaileei jazarri zieten, asko identifikatuz eta saltzen ari ziren materiala lapurtuz.

Kaletik pasatzen ari zen jendeak galdetuz gero ea zer gertatzen ari zen, modu bortitzean erantzuten zuten polizia-agenteek, isunak jartzearekin mehatxatuz. Jazarritako pertsonetako bati, gainera, gas negar-eragilea bota zion foruzainetako batek, lesioak eraginez.

SOS Arrazakeriak esan du ez duela "inolako eraso arrazistarik onartuko gure kaleetan", eta atzoko gertakarien erantzuleei exijitu die "erantzukizunak" euren gain har ditzatela.

Bilboko Kale Nagusian, larriki zauritu da langile bat
Jasogailu batek burua harrapatu dio beharginari. Aurten, gutxienez 39 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.