AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleko saltzaileen kontrako beste polizia-operazio bat Bilbon

Oraingoan ere, udaltzainek jazarri dituzte hainbat pertsona Alde Zaharrean. Duela bi aste baino gutxiago atera zen argitara beste eraso bat.

Astearte arratsaldean, kaleko saltzaileen aurkako beste operazio bat egin zuen Bilbon (Bizkaia) bertako udaltzaingoak. Alde Zaharrera sartu, polizia-dispositibo handi bat ezarri eta kalean produktu batzuk saltzen ari ziren hainbat pertsonaren kontra jo zuten udaltzainek. Kalean zeuden hainbat lagunek egin zuten protesta polizien esku-hartzearen kontra.

Duela bi aste baino gutxiago ere eman zuten Bilbon izandako beste operazio baten berri: kasu horretan, Berastegi kaleko metro-sarrera parean oldartu ziren poliziak manteroen kontra.

Bizkaiko hiriburuan ohikoa da udaltzaingoak kaleko saltzaileak jazartzea. Joan den Aste Nagusiaren ostean egin zuten agerraldi bat hainbat kolektibok, manteroek udaltzainen eta ertzainen partetik jasaten duten jazarpena salatzeko: sarekadak, identifikazioak, saltzeko daukaten materiala lapurtzea, jabetza pertsonalak kentzea, eta abar.

EAEn, gutxienez 1.541 pertsonak egin behar dute gaua kalean
Urriaren 23tik 24rako gauean egin zuten zenbaketa: Bilbon identifikatu zituzten etxerik gabeko pertsonen %39. Iruñean berriki jakinarazi dute 100 lagun inguruk igaro behar izaten dutela gaua kalean.