AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Kalera Info' aldizkaria eta webgunea ixteko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta eta "terrorismoari gorazarre" egitea leporatuta eman du behin-behineko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Sortu alderdiaren Kalera Info aldizkaria eta web-orria ixteko agindu berri du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Guardia Zibilak helarazitako txostenak hartu ditu oinarri erabakia hartzeko, hain justu, aldizkaria eta webgunea "terrorismoari gorazarre" egiteko baliatzen direla argudiatuta. Behin-behinekoa da auzitegiaren agindua, eta helegitea aurkeztuko du orain Sortuk.

Sortuk azaldu du euskal preso politikoak "informatzeko tresna" bat dela Kalera Info, eta besteak beste, presoen aldeko mobilizazioen edota prozesu judizialen inguruko informazioa jasotzen dela euskarrietan.

Bi urtez greba egin ostean, Novaltiako langileek lan-hitzarmen duina aldarrikatzen jarraitzen dute
Novaltia farmazia-enpresako langileek manifestazio jendetsua egin zuten atzo Bilbon (Bizkaia), 792. greba egunean; besteak beste, beharginen greba eskubidea urratzen ari direla salatu dute.