AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratze bat salatu dute Orozkoko Artiachen

Lanuzteak egin dituzte Orozkoko (Bizkaia) lantegian, abuztuan lankide bat kaleratu zutela salatzeko. "Barruko eskirolak" erabiliz, enpresak grebarako eskubidea urratu diela ere ohartarazi dute.

Pasa den asteko elkarretaratzeen ondoren, bi orduko lanuzteak egin dituzte txanda bakoitzean Orozkoko (Bizkaia) Artiacheko langileek, bi egunez, kide baten kaleratzea salatzeko. Enpresak abuztuaren 20an kaleratu zuen behargin bat, diziplina bidea baliatuta. Bi orduko lanuzteak egin zituzten astelehenean eta asteartean, eta atzo ekoizpena gelditzea lortu zutela nabarmendu dute beharginek.

Enpresa, ordea, grebarako eskubidea urratzen ari dela ohartarazi dute, "barruko eskirolak erabilita". Produkzioa geratzea lortu ondoren, enpresak protestak eraginik gabe uzteko eskirolak baliatu dituela salatu dute enpresa-batzordeko kideek, eta haietako batek salaketa jarri du Bilboko (Bizkaia) Lan Ikuskaritzan.

Duela bi urtetik ari dira Artiacheko langileak kaleratzeen aurkako borrokan; aurrez, besteak beste, sei langilek auzitara jo zuten "kaleratze desegokiengatik". Langileek ohartarazi dute ez dutela kasu bakar bat ere "erantzunik gabe" utziko.

2.500 ikasle, hezkuntzaren gaineko langile kontrolaren alde
Atzo 2.500 ikaslek hartu zuten parte IAk 'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu' lemapean antolaturiko mobilizazioetan. Hezkuntzaren gaineko langile kontrola aldarri, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan hartu zuten kalea. Unibertsitateko hainbat eragilek babestu zuten deialdia, tartean, UIBk.