AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratze gehiago: langileen %20 kanporatuko ditu Aernnovak

448 langilek jarduten dute soldatapean Aernnovaren Berantevillako fabrikan, eta aldi baterako lan-erregulazio espediente baten eraginpean daude horietatik 260. Mundu mailan 950 langile ditu enpresak.

Aernnova ere batu da kaleratze masiboak iragarri dituzten enpresen zerrendara: antza, langileen %20 bidaliko ditu kalera. Mundu mailan 950 beharginek egiten dute soldatapean lan Aernnovarentzat, eta horietatik, 650 dira Espainiako Estatuan jarduten dutenak. 2021. urteko aurrenengo hiruhilekora arte iraungo du kaleratze prozesuak, zuzendaritzaren arabera.

Enpresak Berantevillan (Araba) du egoitza nagusia, eta han 448 langile aritzen dira. Horietatik 260 aldi baterako lan-erregulazio espediente baten eraginpean daude iragan maiatzetik, printzipioz, urte honen bukaerara arte.

Aernnovaren aurreikuspenen arabera, datozen urteetan %30 egingo du behera jarduerak. Bezeroen eskariak dagoeneko "nabarmen murriztu" direla adierazi du zuzendaritzak, eta "aurrekaririk ez duen krisi" baten erdian gaudela ere nabarmendu du.

Aurreko astean kanporatze prozesu masiboak iragarri zituzten Tubacexek nahiz ITP Aerok, besteak beste.

Barakaldon emakume bat eraso zuen gizonezko batek larunbat goizaldean
Emakume baten gainera joan eta ukituak egin zizkion gizonezko gazteak, Barakaldoko kale batean.