AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratzeak eta azpikontratazioa salatu dituzte Amara Plazako langileek

Grupo Hotusak erosi dio hotela Silkeni, eta hilabeteko epean, bi behargin kaleratzeko eta etxeko zerbitzua kanporatzeko asmoa erakutsi du.

Izar asko eta langileontzako berme gutxi lelopean, Donostiako (Gipuzkoa) Amara Plaza hoteleko langileek protesta bat egin zuten aurreko ostiralean. Izan ere, momentu honetan Grupo Hotusa enpresak kudeatzen du hotela, eta bere azken erabakiak salatu dituzte beharginek: zerbitzuak azpikontratatzeko eta zenbait kaleratze egiteko asmoa du.

Grupo Hotusak Amara Plaza erosi dio berriki Silken kate erraldoiari, eta urriaren 11n hartu zuen Donostiako hotelaren kudeaketa. Negozioa eskuratu eta segituan, etxeko zerbitzua kanporatuko duela azaldu zuen enpresak, baita administrazioko bi langile kaleratuko dituela ere. Langile-batzordearen (ELA eta LAB) esanetan, etxeko zerbitzua azpikontratatzeak arriskuan jarriko ditu garbiketako langileak.

Tuteran, eraso homofobo bat salatu du gizon batek
Igande arratsaldean jasan zuen erasoa 30 urteko gazteak, Tuterako taberna batean.