AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratzeei aurre egiteko greba mugagabeari ekin diote H&M dendetako beharginek

H&M multinazionalak hartutako erabakiak Hego Euskal Herriko zortzi dendetako 229 langileri eragingo die: 56 dira kaleratu nahi dituzten pertsonak.

Greba mugagabeari ekin diote gaur Hego Euskal Herriko H&M dendetako langileek, multinazionalak iragarritako neurriei aurre egiteko. ELA sindikatuaren arabera, guztira 229 behargini eragingo diete enpresak ezarri nahi dituen neurriek, eta horietatik 56 langile kaleratu egin nahi dituzte. Gainontzekoei, jardunaldia murriztuko diete edo lekualdatu egingo dituzte.

Hego Euskal Herriko zortzi dendatan egongo lirateke neurri horien eraginpean; hain zuzen, Nafarroako bitan eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako seitan. Kaleratze eta jardunaldi murrizketa horiek zuzenean lotuta daude enpresa garatzen ari den digitalizazio prozesuarekin. Enpresako zuzendaritzak adierazi du jada ez dela errentagarria dendetako aurrez aurreko salmenta; dena den, 2020. urtean 1.270 milioi euroko irabaziak izan zituen.

Duela bi aste jo zuten protestara Hego Euskal Herriko langileek, eta hainbat lanuzte egin dituzte ordutik. Apirilaren 26an sortu zuten estatu mailako negoziazio mahaia zuzendaritzak eta langileen ordezkariek, baina beharginek jakinarazi zuten greba mugagabeari ekingo ziotela enpresak asmo berdinekin jarraituz gero. Eta horixe da kasua, beraz, gaur hasi dute greba mugagabea.

Langile batek bizia galdu du Amorebieta-Etxanon, soldatapean lanean ari zela
Amorebieta-Etxanoko Forging lantegian gertatu da lan-heriotza. Iturri sindikalen arabera, "lan-istripu ez traumatiko bat" izan du beharginak.