AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratzeen aurka mobilizatu dira ITP Aeroko Sestaoko eta Barakaldoko langileak

Barakaldoko eta Sestaoko ehunka behargin batu ziren atzoko mobilizazioan, 133 langile kaleratze arriskuan jartzen dituen enplegu-erregulaziorako espedientearen aurka.

ITP Aero Castingek Barakaldon (Bizkaia) eta Sestaon (Bizkaia) dituen plantetako ehunka langilek manifestazioa egin zuten atzo, abenduak 9. Enpresaren instalazioetan hasi eta Barakaldoko udaletxera arte luzatu zuten protesta. Aeronautika sektoreko enpresak gutxienez 133 langile kaleratzeko asmoa du, enplegu-erregulaziorako espediente (EEE) baten bidez.

Langileek salatu dute COVID-19ak sortutako egoeraz baliatu eta "egiturazko neurriak" hartzen ari dela ITP Aeroko zuzendaritza, pandemiaren "ondorioak ordaintzera" behartuz plantilla.

Enpresak 2019an bereganatutako etekinaren bolumena ere azpimarratu dute beharginek: EBIT etekina —interes eta zerga aurreko etekin bolumena, alegia— 105 milioi eurokoa izan zen. Enpresak etekin hori langileen "bekokiko izerdiari esker" eskuratu zuela azpimarratu dute.

Mobilizazio gehiago ere deitu dituzte ITP Aeroko langileek. Larunbatean, abenduak 12, Sestaoko Kasko plazatik aterako da manifestazio bat, 11:30ean. Abenduaren 19an ere egingo dute kaleratzeen aurkako protesta bat.

Poliziak norbanako eta kolektiboak ikertzea erraztu du Frantziako Gobernuak
Frantziako Barne Ministroak hiru dekreturen berri eman zuen pasa den astean. Neurri berriekin, zabaldu egin dituzte informazio bilketarako irizpideak eta, esaterako, bereziki erraztu dute kolektiboen gaineko ikerketa. "Frantses lurraldearen eta instituzioen integritatea" ustez kaltetu dezakeen oro sar dezake ikerketapean Poliziak.