AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratzeen aurkako mobilizazioa egin dute SSIko langileek Basauriko lantegiaren aurrean

Beharginek "mehatxuak, mendekuak eta xantaiak" leporatzen dizkiote patronalari. Langileen baldintzak okertzeko azpikontratazioak erabiltzea ere deitoratu dute.

Maiatzaren 12an, Basauriko Sidenorrek azpikontratatutako SSIren zuzendaritzak lan-erregulazio txosten bat aurkeztu zion enpresa-batzordeari; bertan,Kaleratzeen aurkako mobilizazioa egin dute gaur Servicios Siderurgicos Industrialeseko beharginek Basaurin (Bizkaia). 26 langile kaleratzeko asmoa


Enpresarekin izandako bileretan, LAB sindikatuak "txostenak baztertzea" eta "akordiorako aukerak aztertzea" eskatu zion zuzendaritzari. Bileren ostean, behin betiko proposamena egin zuen enpresak, eta 17 langile kaleratzea ebatzi zuen. Maiatzaren 29an egin zuten asanbladan, "lankideen kaleratzea ahalbidetzen zuen proposamenaren aurka” bozkatu zuten langileek, eta horrela, neurria

Mehatxuak


Gerora, ordea, zenbait langileri kaleratze gutunak helarazi zizkien patronalak ekainaren 12an. Esku hartze hori "langileen kontrako mendekua" dela ulertzen du LABek. Izan ere, ez da SSIko zuzendaritzak "xantaia eta mehatxua" darabilen lehen aldia; salatu dutenez, langileek murrizketak onartzeko "eurekin lan egiteari uzteko aukera luzatu izan du maiz Sidenorrek". Azpikontratazioa "langileen lan-baldintzak prekarioago bihurtzeko" baliatzen ari direla ere salatu dute.


Guardia zibil batek mehatxu egin diola salatu du Beatriz Etxeberria preso politikoak
Ospitalean zeudela, preso politikoari eta haren bi urteko alabari mehatxu egin zien atzo guardia zibil batek. Eskua pistolan jarrita, honakoa esan zion Etxeberriari: "Zuri eta zure alabari tiro bat emateko gogoa jartzen ari zait".