AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratzeen aurkako mobilizazioei ekin diete ITP Aeroko langileek

ITP Aerok 300 behargin kaleratu nahi ditu Bizkaian. Mobilizazioak hasi dituzte Zamudioko fabrikako langileek: hiru protesta egingo dituzte egunotan, eta larunbaterako, manifestazioa deitu dute Bilbon.

Uztailaren amaieran jakinarazi zuten langileen %15 kaleratzeko asmoa duela ITP Aerok. Enpresak lau lantegi ditu Bizkaian, hain zuzen, Zamudion, Barakaldon, Sestaon eta Derion. Fabrika horietan, guztira, 2.000 beharginek jarduten dute, eta beraz, neurri berria ezarrita, 300 langile kaleratuko lituzke zuzendaritzak.

Zamudioko lantokiko langileek kaleratzeen aurkako mobilizazioei ekin diete. Hiru protesta antolatu dituzte aste honetarako, eta asteartean egin zuten horietatik lehenengoa, 13:00etatik 15:00etara. Gaur ere bildu dira fabrikaren aurrean, eta bihar, berriz irtengo dira kalera. Kanporatzeen aurkako aldarrikapenez gain, negoziazio-mahai propio bat sortzea eskatu dute beharginek. Izan ere, izatez, estatu mailan gauzatuko dira negoziazioak.

Larunbaterako, irailak 12, mobilizazioa deitu dute langileek, Bilbon (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzaren egoitza izango da manifestazioaren abiapuntua, eta 12:00etan irtengo dira handik. Bizkaiko Foru Aldundiraino eramango dituzte haien aldarrikapenak.

IAk hainbat deialdi egin ditu irailaren 15eko grebarako
EAEko hiru hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte 11:00etan, 'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!' lelopean. Iruñean, berriz, ikasleak Hezkuntza Delegaritzaren aurrean elkarretaratuko dira 20:00etan.