AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaleratzeen gorakada salatu dute Gasteizko Michelinen

Iaz hamabost langile kaleratu zituzten, eta aurten bost; horietako bat, kanporatutako beste langile baten epaiketan lekuko gisa parte hartu ostean. Iazko greba indartsuen ondoren, enpresak martxan jarri zituen ehunka kaleratze eta lan-egutegi aldaketa, eta ekoizpena murriztu zuen.

Aurreko urtean behargin bat kaleratu zuten Gasteizko (Araba) Michelin enpresan, zigor-espediente baten bidez, epaiketa batean lekuko modura parte hartu eta gero. Modu bidegabean kaleratutako beste langile baten epaiketan deklaratu zuen, eta, kasualitatez, horren ostean bidali zuten kalera bera ere.

Behargin horri babesa emateko, elkarretaratze bat egingo dute Michelinen hurrengo astelehenean, apirilaren 22an. 13:30etik 14:30era izango da protesta, CGT, ELA, ESK eta LAB sindikatuek deituta. Aipatutako langileak jasandakoaz gain, enpresako "gehiegizko eta justifikaziorik gabeko kaleratzeak" salatuko dituzte.

Izan ere, jakinarazi dute gora egin dutela kanporatzeek enpresan. 2023an hamabost behargin kaleratu zituzten, eta aurten, jada, beste lau edo bost kasu izan dira. Alderaketa modura, sindikatuek esan dute, lehen, urtean hiru edo lau langile botatzen zituztela denera.

Diziplinazko erregimena

Kaleratzeen gorakadaren arrazoia argi seinalatu dute langileek: iazko mobilizazio eta greba indartsuak. Enpresa diziplinazko erregimen bat ezartzen ari dela jakinarazi dute, askotarikoak baitira azken urtean langileen kontra hartu dituen neurriak: iazko abenduan onartu zuen Gasteizko lantokiko 150 beharginen kaleratze masibo "ez-traumatikoa", azaroan atera zen argitara Gasteizko eta Lasarteko 176 langile botako zituela eta lan-egutegiak aldatuko zituela, urrian ohartarazi zuen Arabako ekoizpena murriztuko zuela langileen protesten ondorioz, eta abar.

Voxeko faxistei aurre egin diete Donostian ere
Beste behin ere, Ertzaintzak babestuta jarri dute informazio-puntua Voxekoek. Asteburuan Algortan, Arrasaten, Azpeitian eta Tolosan egin bezala, faxisten kontra egin dute protesta hainbat lagunek.