AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kamioi baten atoitik erori zen langile bat eraila Gasteizen; hirugarrena bi egunetan

Behargina ekainaren 29an amildu zen atoitik, eta Gasteizen ospitaleratuta egon zen ordutik. Egun berdinean hil zuten beste langile bat Muxikan, eta egun bat lehenago, Irun parean.

Aurreko ostiralean, uztailak 3, langile bat zendu zen Gasteizen (Araba), ospitalean. Hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez, behargina ekainaren 29an amildu zen kamioi baten atoitik. Larri zauritu zen, eta ospitaleratu egin zuten Arabako hiriburuan. Lau egun beranduago galdu zuen bizia.

Izobex Construcciones S.L. enpresan jarduten zuen soldatapean, baina Adaniak azpikontratatuta ari zen Gasteizen lanean, Aretxabaletako (Gipuzkoa) etxebizitza batzuen sustapen batean.

Langilea zendu zen egun berdinean, Muxikan (Bizkaia) izan zen beste erailketa bat: baso bat garbitzen ari zela izan zuen istripua behargin batek. Egun bat lehenago, uztailak 2, garraiolari bat hil zuten Irun (Gipuzkoa) parean. Aurten gutxienez 34 langile erail dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian.

El Karmengo eraikina birjabetu eta gaztetxe berria jarri dute martxan Portugaleten
Zortzi urtez hutsik egon den El Karmengo eraikinean sartu dira Portugaleteko hainbat gazte, gaztetxe berri bati tokia egiteko. Espazioa egokitzeko lanetan jardun dute azken egunetan, auzolanean. 2011n desalojatu zuten Portugaleteko azkeneko gaztetxea: Koskoenea.