AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kamioilari bat eraila hiru ibilgailuren arteko istripuan, Irun parean

Irun parean izan da hiru ibilgailuren arteko talka, GI-636 errepidean Hendaiarako noranzkoan. Kamioilari lanetan ari zen behargin batek bizitza galdu du istripuan.

Gaur, uztailak 2, langile bat izan da eraila Irun (Gipuzkoa) parean. GI-636 errepidean aurrez aurre talka egin dute trailer batek eta kamioi batek, eta ondotik, kamioiaren atzetik zetozen bi autoek ere jo dituzte ibilgailu horiek. Kamioiaren gidaria zendu da istripuan, eta beste hiru pertsona zauritu dira.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 32 langile erail dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela. Sindikatuek jasotako datuen arabera, hogeita hemezortzigarren hilketa litzateke gaurkoa, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian oraindik desagertuta dauden bi beharginekin batera.

Pasa den astean bertan, langile bat hil zuten Iruran (Gipuzkoa). Zazpi metroko eroria egin zuen.

23 behargin kaleratze-arriskuan Inyectados Gabi eta Galter lantegietan
MEK taldeak bi enpresak erosteko asmoa azaldu du hartzekodunen konkurtsoan, baina egun aritzen direnak baino langile gutxiago kontratatu nahi ditu.