AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kamioilari bat hil da Erriberrin, lanean ari zela

Aurten, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Goizalde honetan, Iruñeko (Nafarroa) langile batek galdu du bizia AP-15 autobidean, Erriberri (Nafarroa) parean. Itxura denez, bidetik irten da 38 urteko gizonezkoa gidatzen ari zen kamioia, eta irauli egin da 04:00ak aldera. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, ez dute lortu ibilgailu barrian harrapaturik zegoen garraiolaria salbatzea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 45 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Heriotza-zigorraren defentsa eta kaleen militarizazioa Washingtonen, segurtasunaren izenean
"Delinkuentziaren" aurkako kanpainari zukua ateratzen jarraitzen du Trumpek, Washingtonen neurri autoritarioak hartu ondoren.