AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kamioilari batek bizia galdu du trafiko-istripu batean, Donemiliagan

Bi kamioiren arteko talka baten ondorioz hil da langile bat Donemiliagan, eta larri zauritu da beste bat. Urtea hasi zenetik, gutxienez sei langile erail dituzte haien lanpostuetan.

Trafiko-istripu larria izan da gaur Donemiliagan (Araba), A-3020 errepidean,14:00ak aldera: bi kamioiren arteko talka izan da, eta harrapatuta geratu dira soldatapean lanean ari ziren bi gidariak. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu diren arren, 15:00ak aldera baieztatu dute bertan hil dela beharginetako bat. Beste gidaria, ordea, atera eta erietxera eraman dute, larri zaurituta.

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian sei langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Hain zuzen, Bilboko (Bizkaia) Basurtu-Kaxtresana inguruan, Ezkioko (Gipuzkoa) baso batean, Bilboko Sader enpresan, Derioko (Bizkaia) zentro batean eta Gasteizko (Araba) FCC enpresan izan dira aurreko bost hilketak. Horretaz gain, behargin batek bihotzekoa izan zuen Laudioko (Araba) ikastetxe batean lanean ari zenean, eta Mungiako (Bizkaia) Brunnschweiler enpresarentzat jarduten zuen langile bat ere zendu zen joan den urtarrilean, hamazazpi urtez amiantoa arnastu ostean.

Tubacexek 150 langile kaleratu nahi ditu Amurrioko eta Laudioko lantegietan
Beharginen %20 kanporatu nahi ditu Tubacexeko zuzendaritzak eta, gainontzekoei, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezarriko die. Langileek protestak hasiko dituzte aste honetan, eta datorren astean greba mugagabeari ekiteko aukera aztertzen ari dira.