AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kanarietara iritsi nahian ari ziren 20 lagunek galdu dute bizia itsasoan

Ia 250 pertsona zihoazen ontzian, eta 20 pertsona hil dira Gambiatik Kanarietara heltzeko bidean; itsasora bota behar izan dituzte gorpu gehienak.

Ez dio hildakoak eragiteari uzten Afrikatik Kanaria uharteetarako migrazio-bideak. Aurreko ostiralean, ia 250 pertsona zeramatzan ontzi bat atzeman zuten itsasoan, Tenerifeko hegoaldean. Lau lagun konorterik gabe zeuden eta 12 urteko haur bat hilik zegoen Itsas Salbamendua hurbiltzean, baina ez dira izan ontzi horretan, Gambiatik abiatu eta Kanarietara iritsi nahian, bizia galdu duten bakarrak: pateran zihoazenek azaldu dutenez, guztira 20 pertsona hil dira bidaian, baina itsasora bota behar izan dituzte hilotzak.

Gambiatik irten ziren ia 250 lagunetik, 221ek lortu dute Kanarietara heltzea. Dena den, horietatik hamabost ospitaleratu behar izan dituzte asteburuan.

Palestinar erresistentziaren alde eta sionismoaren kontra, kaleak hartu dituzte Bilbon
Jendetza batu da Bilbon, 'Gora palestinar erresistentzia. Sionismoa genozida' lelopean izandako manifestazioan. "Ez da distantziakideak izateko unea. Bakearen izenean alde bietatik biolentzia etetera deitzen duten diskurtsoek parekatu egiten dituzte zapalduak eta zapaltzaileak, eta herri baten autodefentsa-erresistentzia ezin da parekatu entitate militar kolonial inperialista batekin", aldarrikatu dute mobilizazioan.