AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kanboko ostalaritza-langile batek bere buruaz beste egin duela salatu du 'Kasu, kasu, ostalariak kexu' kolektiboak

Astelehenean aurkeztu zuten kolektiboa Saran (Lapurdi), eta salatu zuten ostalaritza-langileen egoera zaurgarriarekin lotuta dagoela heriotza hori. "Bat egiteko" beharra azpimarratu zuten.

Kasu, kasu, ostalariak kexu! kolektiboak salatu du bere buruaz beste egin duela euren lankide batek. Kanboko (Lapurdi) jatetxe batean aritzen zen behargina, sukaldari modura. Taldeko kideek adierazi dute heriotza hori hertsiki lotuta dagoela, pandemiaren testuinguruan, Ipar Euskal Herriko ostalaritza-langileek pairatzen duten egoerarekin.

Ostalaritza-lokalen "hesteak harreman sozialen moztea eta kalteak eragiten dituela" defendatu dute bestalde, eta horren adierazle bezala ere kokatu dute gertaturikoa. Babesa eta elkartasuna adierazi dizkiete langilearen senideei, eta "bat egitearen" garrantzia nabarmendu dute.

Astelehenean, urtarrilaren 25ean, aurkeztu zuten Ipar Euskal Herriko Kasu, kasu, ostalariak kexu kolektiboa, Sarako (Lapurdi) trinketean. Zazpi hilabete igaro dira lurraldean jatetxeak eta ostatuak itxi zituztenetik, eta pandemiak egoera zaurgarrian utzi ditu ostalaritza-langileak ere. Zentzu horretan, ehun bat behargin bildu ziren Saran, proiektua aurkezteko eta "haserrea adierazteko".

Aitortu zuten konfinamenduek zein itxierek bakardadea dakartela eta, zehazki, bere buruaz beste egin duen langileak honakoa esan zuela: "Ia ez dut harreman sozialik, gizartetik aparte sentitzen naiz".

Gasteizen jendetza elkartu zen atzo iluntzean, goizeko etxegabetzea salatzeko eta "etxebizitza alternatiba bat" exijitzeko kaleratuak izan zirenentzako
Atzo goizean etxegabetu zituzten Gasteizko Herrandarren kaleko eraikin birjabetuan bizi ziren hamabost pertsonak, modu bortitzean. Kanpoan protesta egiteko bildu zirenen aurka ere oldatu ziren polizia-indarrak, eta atxilotuak nahiz zaurituak izan ziren. Iluntzerako elkarretaratzera dei egin zuen gero Etxebizitza Sindikatuak: ehunka pertsona elkartu ziren udaletxe aurrean, '¡Solución ya! lelopean.