AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kanbon, emakume bat larriki zauritu zuen bikotekideak hilaren 1ean

Labana batekin eraso zion gizonezkoak, eta hamar hilabeteko zigorra jarri diote. "Eraso matxista bortitzak areagotzen ari dira. Horren aintzinean erantzun instituzionalek egiturazko mugak dituzte", salatu du Ipar Euskal Herriko Itaiak.

Aurreko ostiralean, irailaren 1ean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Kanbon (Lapurdi). Bikotearen etxebizitzan, labana bat erabilita eraso zion gizonak andreari, eta larriki zauritu zuen. Zehazki, esku batean eta belaun batean egin zizkion zauriak. Bizilagun batzuen etxean hartu behar izan zuen babes emakumeak.

Une horretan atxilotu zuten erasotzailea, eta atzo egin zioten epaiketa Baionan (Lapurdi). Hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote.

Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak gogorarazi duenez, Frantziako Estatuan, gutxienez 118 emakume erail zituzten iaz euren bikotekideek edo bikotekide ohiek. Aurten, jada 110 dira hildakoak.

"Eraso matxista bortitzak areagotzen ari dira. Horren aintzinean erantzun instituzionalek egiturazko mugak dituzte", seinalatu dute Itaiako kideek: "Horretarako, antolakuntza sozialistara deitzen dugu".

Antolatzeagatik, langile bat kaleratu dute Artabiako Arneactive enpresan
"Klase antolakuntzaren bitartez lankideen egoera hobetu nahi zuen langile bat zigortu du" Arneactivek, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Mobilizazio bat izango da ostiral honetan.