AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kanbon kamera gehiago ezarriko dituztela salatu dute Emaitza Gaztetxeak eta GKSk

Kanboko udal kontseiluaren gehiengoak martxoan onartu zuen kamera gehiagoren instalazioa, eta sistema martxan jartzeko aukerak ikertzen ari dira orain. Kanboko Emaitza Gaztetxeak eta Ipar Euskal Herriko GKSk ekintza bat egin zuten ostegun gauean, neurria salatzeko asmoz.

Kanbon (Lapurdi) bideokamera gehiago jartzeko aukera ikertzen ari da udal kontseilua. Martxoan onartu zuen neurria kontseiluaren gehiengoak, eta aurrekontua 218.000 eurokoa izango dela finkatu dute jada. Leku "estrategikoenetan" kamerak jartzeko diagnostiko bat dute esku artean, jendarmeriarekin eta prefekturarekin batera.

Irudiak grabatzeaz gain, gorde egingo lituzkete bideoak, aurrerago miatu eta, esaterako, ikerketa judizialetan erabili ahal izateko. Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Kanboko Emaitza Gaztetxeak adierazi dutenez, "puntako aitzinapen teknologikoa kontrol sozialaren zerbitzura ezarria da" krisia garaiotan, burgesiaren interesera delako oldartu daitekeen masaren kontrola eta neutralizazioa.

Kameren ezarpenaren aurkako dinamikaren lehen ekintza izan zen ostegun gauekoa, eta bideo-zaintza sistemaren aurka borrokan segituko dutela jakinarazi dute Emaitza Gaztetxeko eta GKSko kideek.

Bi langile erailak, Amurrioko eta Urnietako obra banatan
Kamioi batek kolpatuta hil da langile bat Urnietako kiroldegiko eraberritze lanetan, eta Amurrion aldamio batetik amilduta galdu du bizia beste behargin batek. Urtea hasi zenetik, gutxienez 51 langile hil dira soldatapean lanean ari zirela.