AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kanpoaldean maskararen erabilera derrigortzen duen dekretua berretsi du Espainiako Gobernuak

Sei urtetik gorako pertsona guztiek erabili beharko dute musukoa eremu itxietan, kalean eta garraio publikoan. Orain, lege-proiektu gisa tramitatuko dute dekretua. Diputatuen Kongresuan eztabaidatu aurretik, gobernuak maskaren erabilerarekin zerikusirik ez duten hainbat artikulu erantsi zituen dekretuan.

Lortu du Espainiako Gobernuak: aire librean ere maskara erabiltzeko agintzen duen dekretua berretsi dute Diputatuen Kongresuan. Lege-proiektu modura tramitatuko dute dekretua, beraz.

Hala, musukoen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du kanpoaldean, leku itxietan nahiz garraio publikoan. Maskara ez dute erabili beharko, dena den, kirola bakarka egiten ari direnek edota zenbait gaixotasun dituzten pertsonek. Carolina Darias Osasun ministroaren arabera, "aldi baterako" baino ez da derrigorrezkoa izango aire librean maskara erabiltzea.

Dekretua Diputatuen Kongresuan eztabaidagai izan aurretik, neurri-sorta berritu eta aldatu zuen Espainiako Gobernuak. Hain justu, musukoekin zerikusirik ez duten hainbat artikulu gehitu zituen. Besteak beste, pentsioekin lotutako hainbat ordainketa egiteari buruzko zenbait artikulu sartu zituen, baita erretiratutako beharginek hainbat osasun-lan egitea ahalbidetzen duen neurriaren luzapena ere.

Lan-erreforma onartu dute Espainiako Diputatuen Kongresuan
Gobernuak bere horretan mantendu du 2012ko lan-erreformaren funtsa, eta besteak beste, oinarri ditu malgutasuna nahiz behin-behinekotasuna.